Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
802

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 209/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (209/2012).

Demandatzailea: Tamar Mumladze.

Abokatua: Francisco Javier Villarrubia Millas.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Demandatua: Anzor Gotua.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-01-28an, eta honela dio xedapen-zatiak:

51/2015 epaia, MHC 209/2012 prozeduran emana, 2015eko urtarrilaren 28an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Tamar Mumladze, Paul andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Anzor Gotua jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Anzor Gotua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala