Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
799

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 481/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 481/2012 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Axa Seguros Generales, S.A. de Seguros y reaseguros.

Abokatua: Alvaro Suquia Arriba.

Prokuradorea: Arantza de la Iglesia Mendoza.

Demandatua: Ana Lucia Ospina Cardona eta Mapfre.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2015eko urtarrilaren 22an epaia eman da, eta epaitza honako hau da hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut De la Iglesia prokuradoreak AXA Seguros Generales, S.A. de Seguros y Resaeguros konpainiaren odezkari gisa Ana Lucía Ospina Cardonaren eta Mapfre Seguros entitatearen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Ana Lucía Ospina Cardonaren eta Mapfre Seguros kondenatzen ditut batera eta solidarioki 6.244 euro ordaintzera AXA Seguros Generales, S.A. de Seguros y Resaeguros konpainiari; kopuru horrek interesak sortuko ditu, ebazpen honen hirugarren oinarri juridikoan zehazten den moduan.

Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei bai eta ohartarazi ere haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkeran).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru hori zainpean jarri beharko da Epaitegi honek Banesto entitatean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez –bera bezalakoei dagokien liburuari batu bekie–, idazkariak autoetan testigantza emanda, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut, eta, bestalde, aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten dut.

Ana Lucia Ospina Cardona demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala