Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
798

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 266/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 266/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: EAJ PNV -Eusko Alderdi Jeltzalea Partido Nacionalita Vasco.

Abokatua: Ignacio Etxeberria Olañeta.

Prokuradorea: Beatriz Unzueta Crespo.

Demandatua: Marcos Xavier Sarmiento Robinson.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-23an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Unzueta prokuradoreak Eusko Alderdi Jeltzalearen izenean aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Marcos Xabier Sarmiento Robinson jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 8.494,45 euro ordaintzera, gehi berandutza-interesak, hau da, hileko % 1 sortzapenetik hasi eta guztiz ordaindu arte. Era berean, demandatuari berariaz ezarriko zaizkio kostuak.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marcos Xavier Sarmiento Robinson demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala