Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
792

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko, Santiagoko Unibertsitateko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko, Kantabriako Unibertsitateko, Valentziako Estudi General Unibertsitateko, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko, Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko eta Zaragozako Unibertsitateko «Garaiko Historia» masterreko ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan zehaztuta dago argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak atzeman ditugu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren eranskinean. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen «Garaiko Historia» unibertsitate masterreko ikasketa plana (1393/2007 ED). Plana 2012ko martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 64. zenbakian (2012/1499 1/10 orritik 2012/1499 10/10 orrira). Ikasketa plana zuzendu egiten da, eranskinean jasota dagoen moduan.

Leioa, 2015eko urtarrilaren 22a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskumenak eskuordetuta (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala