Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2015eko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
791

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 12koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 1019/2014-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-040/2015-VI administrazio-espedientea, eta balizko interesdunak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 1019/2014-E prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-040/2015-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Auzi-errekurtso hori Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2014ko irailaren 19an emandako ebazpenaren aurka jarri da, zeinaren bidez Giza Baliabideetako zuzendariak 2014ko maiatzaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzesten baitzen. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez behin-behineko izaeraz atxiki ziren Brigada Mugikorreko betekizuna betetzen zuten lanpostuetara Brigada Mugikorreko lehen ikasmaila gainditu zuten ertzainak, eta ezeztatu egin ziren Brigada Mugikorreko Unitatearen laguntza-sekzioko lanpostuetako behin behineko atxikipenak (kodeak: 40110, 40111, 40112 eta 40113).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen –1019/2014-E prozedura laburtuan– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala