Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
780

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, RA-3/2014 espedienteari buruzkoa (B_2013_20_4171_I).

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ondoko ediktua eman du

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara Abo Diop jaunari jakinarazten entzunaldiko izapidea irekitzen dela. Horretarako, berak 3/2014 gora jotzeko errekurtsoan aipatutako helbidera jo dugu. Baina jakinarazpena egiterik izan ez dugunez, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen, aipatutako errekurtsoan HAMABOST EGUNEKO frogaldia irekitzen dela, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– Familia errolda ziurtagiria, ziurtatzen duena eskabidearen dataren aurretik gutxienez urtebetez, modu jarraituan, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egon dela eta bizi izan dela.

– Baita aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izanagatik eta erroldatuta ez egonagatik ere, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan bost urte segidan eman dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta. Egoera hori, aurreko kasuan bezala, errolda-agirien bitartez egiaztatuko da.

Errekurtsoan alegatutakoa frogatu ahal izateko, eskatutako dokumentazioa frogaldi horretan aurkeztu beharko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan, edo Zuzenean zerbitzuan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 29a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala