Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
769

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 937/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Estibaliz Martos Niciok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan behean adierazitako finken segidako traktuari berriro ekiteko 937/2014 jabari-espedientea bideratzen ari dela, Maria Cruz Moreno Castillo, Mateo Moreno Castillo, Margarita Moreno Castillo, Maria Carmen San Jose Castillo eta Maria Soledad San Jose Castillok eskatuta:

Navaridasko 1746. finka; Laguardiako Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago; 566. liburukia, 18. liburua, 1. folioa, 2. inskripzioa.

Landalurra: Etxaldea Parterasen, berrogeita zazpi area eta hirurogeita lau zentiareakoa. Mugakideak: Iparraldean, Francisco Ruiz; Hegoaldean, Félix Peciña; Ekialdean, Hilario Pardo; eta Mendebaldean, Eupinio Echeita.

Katastroko erreferentzia: Navaridaseko udal-mugartea, 6. poligonoa, 94. partzela.

Navaridasko 1737. finka; Laugardiako Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago; 542. liburukia, 17. liburua, 232. folioa, 3. inskripzioa.

Hiri-finka: etxea Calle Mayor kalean, 3. zenbakian; solairu planoa, nagusia, bigarrena eta solairu altua edo ganbara dauzka; ehun eta hirurogeita hamabost metro karratuko azalera dauka, eta hona hemen mugakideak: aurrealdean edo Mendebaldean, aipatutako kalea; atzealdean edo Ekialdean, zeharbidea; eskuinaldean edo Hegoaldean, El Tesoro kalea; eta Iparraldean edo ezkerraldean, Hilaria Pardo.

Katastroko erreferentzia: Navaridasko udal-mugartea, 2. poligonoa, 537. partzela.

Guztizko azalera: 158,69 m2.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Era berean, dei egiten zaie Andres Ogueta Aguirianori edo haren kausahabenteei eta Andres Castillo Ogueta edo haren kausahabenteei —titular erregistralak diren aldetik—, eta Maria del Carmen Castillo Martelori edo haren kausahabenteei ere —harengandik baitator finka—, hain zuzen ere aldez aurretik adierazitako epean espedientean azal daitezen eta euren eskubideari dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala