Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
768

EDIKTUA, 875/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko.

Epaitegia: 875/2014 proz. arrunta.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Maria Esther Barrios Anton eta Jose Manuel Pereira Fernandes.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-19an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut judizio arrunterako demanda, zehazki, zenbateko bat erreklamatzekoa, Carranceja prokuradoreak aurkeztutakoa, «BBVA, S.A.»ren ordez, Martínez de Artola abokatuak lagunduta, José Manuel Pereira Fernandes-en eta auzi-ihesean den Esther Barrios Antón-en aurkakoa.

Solidarioki kondenatzen ditut José Manuel Pereira Fernandes eta Esther Barrios Antón 15.242,72 euro gehi 2014ko irailaren 17tik ebazpen honen egunera sortutako lege-korritua ordaintzera «BBVA, S.A.»ri.

Epaia betearazteari dagokionez, ateratzen den diru-kopuru likidoak sortuko ditu Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako korrituak, ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Maria Esther Barrios Anton demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala