Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
767

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 94/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (94/2014).

Demandatzailea: Catalina Alejandra Riofrio Cueva.

Abokatua: Maria Olascoaga Peña.

Prokuradorea: Maria Rosario Mugica Bolumburu.

Demandatua: Angel Manuel Roman Armijos.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2014-11-17an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPEN ZATIA

Baietsi egiten dut funtsean Angel-Manuel Roman Armijos jaunaren aurka Catalina-Alejandra Riofrio Cueva andreak aurkeztutako demanda, guraso eta seme-alaben arteko neurriak har daitezen, eta, horrenbestez, behin betiko neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– Baterako guraso-ahala.

2.– Hiru adingabeen jagoletza amari esleitzen zaio.

3.– Aitaren aldeko bisita-araubide hau ezartzen da: asteburu birik behin, ostiraleko 18:00etatik igandeko 20:00etara. Aita araubide hori epai honen jakinarazpenetik aurrera baliatzen hasi ezean, aita Gipuzkoan bizi dela egiaztatzen denetik aurrera hasiko da.

Oporrak:

* Gabonak: urte bikoitietan, aurreko urteko abenduaren 31ko 10:00etatik, urtarrilaren 8ko 20:00etara. Bakoitietan, abenduaren 21etik hilabete bereko 31ra.

* Uda: urte bikoitietan: uztailaren 15eko 20:00etatik abuztuaren 1eko 10:00etara, eta abuztuaren 15eko 20:00etatik irailaren 1eko 10:00etara. Urte bakoitietan: uztailaren 1eko 10:00etatik uztailaren 15eko 20:00etara, eta abuztuaren 1eko 10:00etatik abuztuaren 15eko 20:00etara.

* Aste Santua: urte bikoitietan, oporrak hasten diren egunean eskolatik ateratzen denetik, pazko-igandera arte. Bakoitietan, pazko-igandeko 10:00etatik, Aste Santuko eskola-oporrak amaitu aurreko eguneko 20:00etara arte.

Adingabea amaren etxean jaso eta utzi beharko da.

4.– Aitak, mantenu-pentsio gisa, 200 euro ordaindu beharko ditu seme-alaba bakoitzeko. Diru hori amak adierazitako kontuan ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIren edo horren baliokidea den beste adierazle baten arabera; eta adingabeak adin-nagusitasunera heldu eta ekonomikoki burujabeak direnean ezeztatuko da pentsio hori.

5.– Aparteko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte bi gurasoek, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Aipatutako ebazpena Angel Manuel demandatuari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2015eko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala