Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
763

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 9koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2014ko urriaren 21eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2014ko urriaren 21eko Aginduak diru-laguntza batzuetarako deia egin, eta hau ezarri zuen, besteak beste: agindu horren babesean emandako laguntzen zerrenda argitaratu beharra.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin zerrenda bat, itunpeko ikastetxe batzuei eman zaizkien diru-laguntzak jasotzen dituena. Laguntzen arrazoia: unibertsitatez kanpoko heziketa –prestakuntza-zikloak alde batera utzita– ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuek eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoek 2014-2015 ikasturtean Hezkuntza Bikaintasuneranzko Prestakuntza Proiektuak eginez gero zein diru-laguntza jasoko zuten zehaztu zuen (2014ko urriaren 21eko Agindua: 2014-10-23ko EHAA). I. eranskinean dago zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 9a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala