Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2015eko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
758

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2014an emandako diru-laguntza batzuen onuradunen zerrenda; zehazki, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen onuradunena, betiere Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuan oinarriturik.

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren xedea hauxe da: Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea, irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Arautegian xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko irailaren 24ko Aginduaren bitartez, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2014ko deialdia egin zen.

Aipatu dekretuak ematen dizkion eskumenez baliaturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebatzi zituen aipatu agindu horren babesean eskatutako laguntzak.

Beraz, behin esleipendunei zegokien ebazpena jakinarazitakoan, egoki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea laguntzak eta horien onuradunak, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49. artikuluko 2. paragrafoarekin bat etorriaz –dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jende oro jakitun izan dadin, argitara ematea zein diren kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza ekonomikoen 2014ko onuradunak, Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuan oinarriturik. Onuradunen zerrenda ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala