Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
562

IRAGARKIA, Eustatena, Familiak eta Ingurumena 2015 Inkesta egiteko kontratua esleitzeko dena (13/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 13/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Familiak eta Ingurumena 2015 Inkesta egitea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguan aurreikusitakoa.

d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: 2015eko bigarren hiruhilekoan zehar; lanak gehienez ere 16 aste iraungo du, Eustatek hasteko agindua ematen duen egunetik hasita; aurrez, behin betiko bermea gordailuan utzi eta kontratua formalizatu beharko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: eskaintzarik merkeena.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua berrehun eta hogeita bost mila (225.000) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96.a artikuluaren arabera.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da zehazten.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguaren 29.2 klausulan adierazitakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko otsailaren 20a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 kartazal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denaren arabera.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete eskaintzak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna:

– «C» gutun-azalak: 2015eko otsailaren 20a edo 2015eko otsailaren 25a, 12:00etan.

– «B» gutun-azalak: 2015eko martxoaren 6a, 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

a) Esleitzeko irizpideak:

– formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak:

(Ikus .PDF)

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak:

(Ikus .PDF)

b) Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (945 01 75 56).

11.– Iragarkien gastuak. esleipendunaren kontura izango dira lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 27a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala