Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
561

EDIKTUA, 85/2013 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 85/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Agility Spain, S.A.

Abokatua: Valentín Serrats Botella.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Demandatua: Almacenes Anfora, S.L.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2014ko urriaren 27an. Epaitza honako hau da:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Agility Spain, S.A. sozietateak, Irene Jiménez Echevarria epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik, aurkeztutako demanda, Almacenes Anfora, S.L.ren aurkakoa.

2.– Almacenes Anfora, S.L. kondenatzen dut zazpi mila ehun eta laurogeita hamazazpi euro eta laurogeita bat zentimo (7.197,81) ordaintzera auzi-jartzaileari.

3.– Almacenes Anfora, S.L. kondenatzen dut interpelazio judizialetik aurrera sortutako legezko interesa ordaintzera demandatzaileari.

Gainera, zorraren zenbateko osoaren berandutze-interesa sortuko da, bi puntutan gehitua, ebazpen hau irmo egiten denetik aurrera, PZLko 576. artikuluan araututako prozesuko interes gisa.

4.– Kostuak ere Almacenes Anfora, S.L. demandatuari ezartzen dizkiot.

Almacenes Anfora, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala