Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
560

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 1278/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (1278/2013).

Demandatzailea: Bouha Baba Abdellah.

Abokatua: Miguel Angel Rodriguez Filgueira.

Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Demandatua: Lekbir Suilem Ahmed.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan,18/215 epaia eman da 2015-01-14an. Hona hemen epaitza:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako MHC 1278/2013 prozeduran, 2015-01-14an 18/2015 epaia eman da. Prozedura horretan honako hauek izan dira parteak: demandatzaile gisa Bouha Abdellah, Calvo Gómez prokuradorearekin; demandatu gisa Suilem Ahmed, auzi-ihesean dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena; eta Fiskaltza. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.

Lekbir Suilem Ahmed demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala