Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
559

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 721/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (721/2014).

Demandatzailea: Delfina Sandra Paula Soares.

Abokatua: Ruben Gonzalez-Bengoa Oliveros.

Prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.

Demandatua: Silvano Madureira.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-14an, 17/2015 Epaia. Hona hemen epaitza:

17/2015 Epaia, MHC 721/2014 prozeduran emana, 2015-01-14an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: demandatzaile gisa, Delfina Sandra Paula Soares, González andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Silvano Madureira (auzi-ihesean, eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.

Silvano Madureira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, PZLb Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko urtarrilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala