Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
558

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 420/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko ZLUP.

Judizioa: 420/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Laura Urtasun Garcia.

Abokatua: Pedro Cacicedo Egues.

Prokuradorea: María Begoña Rodríguez Inchausti.

Demandatua: Stucco D Oro, S.L. eta Galassa Iberia, S.L.

Gaia: agentzia-kontratua.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Rodríguez Inchausti prokuradoreak Laura Urtasun Garcíaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Stucco D’oro, S.L. eta Galassa Iberia, S.L. merkataritza-sozietateen aurkakoa, zeinak auzi-ihesean deklaratu baitira litis honetan ez agertzeagatik. Horrenbestez, adierazten dut demandatukideek demandatzailearekin zuten harremana hautsi zutela arrazoi justurik gabe eta eta legez aurreikusitako epea adostu gabe. Eta, demandatua kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki ordaintzera, batetik, bi mila bostehun eta hirurogeita bi euro eta hogeita hamalau zentimo (2.562,34), aurreabisurik ez ematearen ondorioz lortu gabeko irabaziengatik, bestetik, bost mila ehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita zazpi zentimo (5.124,67) konpentsazio-ordain gisa, ekarritako bezero-zorroarengatik, eta, azkenik, ebazpen honen bosgarren oinarri juridikoan ezarritako interesak; demandatuei ezartzen dizkiet litis honen ondorioz sortutako prozesuko kostuak.

Stucco D’ Oro S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala