Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
551

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 272/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (272/2014).

Demandatzailea: M.E.O.C.

Abokatua: Sola Perez Álvaro.

Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.

Demandatua: Miguel Ángel Hincapié Muñoz.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2014-11-05ean. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote:

664/2014 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren bosta.

Alderdi demandatzailea: M.E.O.C.

Abokatua: Álvaro Sola Perez.

Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.

Alderdi demandatua: Miguel Ángel Hincapié Muñoz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut M.A.E.O.C. andreak Miguel Ángel Hincapié Muñoz jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, alderdiek XXXXX alaba adinez nagusi ezgaituarekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot; guraso ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Ez da komunikazio- eta egonaldi-erregimenik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Ezkontideen semearentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera likidoen % 20koa, eta, betiere, gutxienez hileko 100 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Alaba adingabearen ezohiko gastuak, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

D) Luzatutako guraso-ahalaren menpe dagoen alabari pasaportea egiteko eta lurralde nazionaletik ateratzeko, bi gurasoen adostasuna beharko da, edo epaileak horretarako baimena ematea.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Ángel Hincapié Muñoz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala