Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
550

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2014ko eta 2015eko laguntzak emateko deialdia egiten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2015eko urtarrilaren 21eko Aginduaren testuan (2015eko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 17. zk.). Agindu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2014ko eta 2015eko laguntzak emateko deialdia egiten da. Hori dela- eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko bertsioan, 2015/386 (5/13) orrialdean, honela dio:

Artículo 11.– Resolución.

«2.– Las resoluciones de concesión de las ayudas, una vez que se haya determinado el gasto que haya de ser objeto de la ayuda en cualquiera de las modalidades de tramitación que se plantee, serán dictadas por la Directora de Salud Pública y Adicciones en la primera quincena del mes de julio de 2015 y en la segunda quincena de diciembre 2014 respectivamente,...»

Baina honela esan behar du:

«2.– Las resoluciones de concesión de las ayudas, una vez que se haya determinado el gasto que haya de ser objeto de la ayuda en cualquiera de las modalidades de tramitación que se plantee, serán dictadas por la Directora de Salud Pública y Adicciones en la primera quincena del mes de julio de 2015 y en la segunda quincena de diciembre 2015 respectivamente,...»

Gaztelaniazko bertsioan, 2015/386 (6/13) orrialdean, eta euskarazkoan, 2015/386 (12/5) eta 2015/386 (12/6) orrialdeetan,

Honela dio:

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

«Arau honetan ezartzen den 18.000 eurotik beherako urteko errentetako diru-sarreren muga, honako kopuru hauen arabera neurtuko da: 2014ko abenduan egindako gastuei begira, 2012ko ekitaldian likidatutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren likidazio-oinarri orokorraren laukian idatzitako diru-kopuruaren arabera; eta 2015eko ekitaldian egindako gastuei begira, 2013ko ekitaldian likidatutako PFEZren aitorpenaren likidazio-oinarri orokorraren laukian idatzitako diru-kopuruaren arabera».

Baina honela esan behar du:

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

«Arau honetan ezartzen den 18.000 eurotik beherako urteko errentetako diru-sarreren muga, honako kopuru hauen arabera neurtuko da: 2014ko abenduan egindako gastuei begira, 2013ko ekitaldian likidatutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren likidazio-oinarri orokorraren laukian idatzitako diru-kopuruaren arabera; eta 2015eko ekitaldian egindako gastuei begira, 2014ko ekitaldian likidatutako PFEZren aitorpenaren likidazio-oinarri orokorraren laukian idatzitako diru-kopuruaren arabera».


Azterketa dokumentala