Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2015eko otsailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
547

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Bermeoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Bermeoko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4.b) artikuluan, 8/2011 Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketa egin aurretik xedatutakoaren arabera (8/2011 Errege Lege Dekretua, uztailaren 1ekoa, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzea indartu eta soiltzeko neurriena), hauek dira herritarrek administrazio publikoetako organoei helarazi nahi dizkieten eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko tokiak, besteak beste: «Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, toki-administrazioko erakunderen batekoa»

Hori oinarritzat hartuta, 2006ko ekainaren 29an, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari– eta Bermeoko Udaleko alkate-udalburuak –Bermeoko Udalaren ordezkari– lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, herritarrek aukera izan zezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edozein organo edo erakunderi helarazi nahi zizkieten dokumentuak Bermeoko Udaleko erregistroan aurkezteko; hori guztia, aipatutako 38.4.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Hitzarmen hori 2006ko azaroaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (221. Zk.).

Hitzarmeneko seigarren klausulan hitzarmenaren indarraldia ezarri da, eta azaldu egin da lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.

Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bermeoko Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, Hitzarmeneko seigarren klausula; eta bestetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko helburuz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Bermeoko Udalak elkarrekin sinatutako 2006ko ekainaren 29ko Hitzarmenaren seigarren klausularekin bat etorriz (2006ko azaroaren 20ko EHAA), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipaturiko hitzarmena 2014ko azaroaren 20an iraungi dela, aurreikusitako epea amaitu delako.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala