Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
502

IRAGARKIA, enpresa txiki eta ertainak zein kapitalizazio ertaineko enpresak finantzatzeko lerroari buruzkoa.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat abian jarri duela enpresa txiki eta ertainei zein kapitalizazio ertaineko enpresei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da enpresa txiki eta ertainek zein kapitalizazio ertaineko enpresek osatutako enpresa-ehunari finantzaketa-aukerak ematea, likidezia beharrak asetzeko eta inbertsioak egitea bideratzeko.

Ezaugarriei eta eskabidea betetzeko prozedurari buruzko informazio orokorra «euskadi.net» web-orrian duzue.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 30a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala