Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
500

IRAGARKIA, 2015eko urtarrilaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Ajangiz, Gernika-Lumo eta Forua udalerrietan, Gernika-Gernika Iparra Ztoa. 2. eta bere adarrak izeneko 13,2kV-ko GLTLaren zortasuna zabaltzeko proiektua jendaurrean erakusteko dena.

Bat etorriz abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin, 1131/1988 Errege Dekretua, onartzen duena 1302/1986 EDren burutzapeneko araudia, urtarrilaren 11ko 1/2008 LED, martxoaren 24ko 6/2010 Legea eta Euskal Herriko ingurumen-babeserako otsailaren 17ko 3/1998 Lege Orokorra, azken hauek ingurumenaren arloan, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.k egindako eskabideari doakion instalazioaren jendaurreko erakustaldia egiten da, hain justu ere aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

Erref.: L-8147 ASS/BIZ

Esp.: AT-H-2014 -62

– Kokalekua: Ajangiz, Gernika-Lumo eta Forua udalerrietan

– Aurrekontua: 6296,40 euro.

– Xedea: leku horretan energia elektrikoaren horniketaren kalitatea bermatzea, horretarako zuhaitz jakin batzuk inausiz eta moztuz.

AIPATU JARDUKETAREN DESKRIPZIO OINARRIZKOA

Gernika-Gernika Iparra Ztoa. 2.. 13,2 kV-ko ETAL linea elektrikoen tarteak:

(Ikus .PDF)

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, Lurralde Ordezkaritzan proiektuak nornahik azter ditzan (Concha Jeneralaren kalea 23-5, Bilbao), eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean erreklamazioak aurkeztu daitezen (bi ale).

Bilbao, 2015eko urtarrilaren 19a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala