Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
496

IRAGARKIA, Leioan, Txorierri 45 Eremua urbanizatzeko lanen I. fasean egikaritzeko obra-lizitazioari buruzkoa (008/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 008/DEPS2014.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Leioa.

d) Gauzatzeko epea: 4 hilabete (edo esleipendunak eskaintzen duen burutzapen-epea) zuinketaren egiaztapen-akta izenpetu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: alderdi ekonomikoa 60 puntu; guztira: 60 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: ingurunearekiko interferentziak eta eraginak apaltzeko neurri zuzentzaileak, 8 puntu; obrako baliabideak antolatzea, 16 puntu; eta jarduera kritikoak burutzeko metodologia, 16 puntu. Guztira, 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 1.028.986,87 euro + % 21eko BEZari dagozkion 216.087,24 euro; guztira, 1.245.074,11 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; E-mail: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren aurreko egun balioduna.

g) Non lor daitekeen proiektua:

Cianoplan.

Juan de Ajuriaguerra, kalea, 35

48009 Bilbao.

Telefonoa: 94 424 71 60

Faxa: 94 694 11 37

Posta elektronikoa: ajur@cianoplan.es

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Eskatzen den sailkapena: Taldea: G, Azpitaldea: 6 eta Kategoria: E.

Sailkapenik ez badago, Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez espainiarrek, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntuan ezarritakoaren arabera egingo dituzte egiaztapenak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko martxoaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: eskura aurkeztu beharko dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Erregistroan (Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua); edo, bestela, postaz bidali beharko dira, ezarritako epearen barruan. Postaz bidaliz gero, posta-bulegoan justifikatu egin beharko da bidalketa-eguna, eta eskaintza bidali izanaren berri eman beharko zaio kontratazio-organoari, posta elektroniko edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, telefonoz komunikatu beharko da hori, 945 01 64 13 zenbakira deituta, komunikazioa ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko martxoaren 9a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko apirilaren 9a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala