Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
494

EDIKTUA, 249/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 249/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Etxekoak, S.L.

Abokatua: Javier Martínez González.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Francisco Javier De Echeverria Prats, Maria Angeles Orcaso Arberas eta Hostelera Durana, S.C.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-12-15ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

García andrea prokuradoreak Etxekoak, S.L.ren izenean eta haren ordezkari gisa jarritako demanda baiestea. Beraz, Hostelería Durana, S.C., Francisco Javier Etxebarria Prats eta M.ª Ángeles Orcaso Arberas solidarioki kondenatzen dira lau mila berrehun eta hogei euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (4.220,69) ordaintzera, gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntutan gehituta. Prozeduraren kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 eta 0072 0000 03 0249 14 kontzeptua. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier De Echeverria Prats, Maria Angeles Orcaso Arberas eta Hostelera Durana, S.C. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala