Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
493

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 482/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (482/2014).

Demandatzailea: Ana Perez Yenesan.

Abokatua: Jose Joaquin Guelbenzu Lanau.

Prokuradorea: Igone Martinez De Luna Unanue.

Demandatua: Mathieu Jean Chensel eta Fiskaltza.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan 631/2014 epaia eman da, 2014-12-15ean.

Semeari dagokionez eta parteen arteko 482/2014 autoetan, 2014-12-15ean, 631/2014 Epaia eman zen, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian; parteak, zehazki, honako hauek izan zirelarik: Ana Pérez Yenesan demandatua, Martinez de Luna prokuradorearekin; Mathieu Jean Chensel demamdatua (auzi-ihesean dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena); eta Fiskaltza. Eta Erregeren izenean, ebazpen hau ematen da.

Mathieu Jean Chensel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala