Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
490

EDIKTUA, oinarrizko eskubideei buruzko 25/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Juan Antonio Aldama Ulibarri-k, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako idazkari judizial naizenak, hau jakinarazten dut:

Hitzarmen kolektiboa aurkaratzeari dagokionez, Eusko Ikastola Batza -EIB-, Ikastolen Elkartea Partaide eta Langile Abertzaleen Batzordeak -LABen aurka, ELA Sindikatu Konfederazioak eskaturik, lan-arloko sala honetan izapidetutako 25/2014 demandan epaia eman da, zeinaren xedatze-zatia honako hau baita:

ELA Sindikatu Konfederazioak aurkeztutako demanda baietsi egiten dugu parte, eta honako erabaki hauek hartzen ditugu: «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen indarreango hitzarmen kolektiboaren –2013-12-02koaren–» deuseztasuna deklaratzea; eta, halaber, «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen Hitzarmen Kolektiboko Batzorde Parekidearen Akta»n (aipatu urteko abenduaren 3koan) jasotako «Akordio Ekonomikoa»ren 3.3 epigrafeko bigarren paragrafoaren deuseztasuna. Eta guzti horren ondorioz, demandatzailearen askatasun sindikala haustegatik demandatukideen jokabidearen deuseztasun erabatekoa deklaratzea. Beraz, Ikastolen Elkartea Partaide, eta Eusko Ikastola Batza enpresa-elkarteak eta Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatua aipatu deklarazioak onartzera kondenatzen ditugu, eta bai ELA Sindikatu Konfederazioaren askatasun sindikalaren aurkako jokabidea berehalakoan bertan behera uztera ere; betiere, konfederazio horri eskubide hura berrezarriz eta aipatu oinarrizko eskubidea urratu aurretiko egoera birfinkatuz.

Eta Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 166.3 artikuluan zehaztutakoa betetzearren, ematen dut ediktu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Bilbon, bi mila eta hamalauko azaroaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala