Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
485

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Legearen aurreproiektua egin du. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Hori dela-eta, Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

Azaldukoagatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 6. e) eta 25. artikuluen arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok edo pribatuk kontsultatu ahal izango du legearen aurreproiektua eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak jarri ahal izango ditu Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK 01010), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko atarian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala