21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (254 KB - 2 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
484
EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduko diru-laguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu horren bitartez, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar denez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena, onuradunen zerrenda, finantzatutako proiektuak eta emandako zenbatekoak adierazten dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunei banan-banan jakinarazteaz gain, horrela xedatzen baita publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduan.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Agindu horren bitartez, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 12a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.