Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
480

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Dunboa» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzeko dena.

Irungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen IES «Dunboa» BHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Dunboa» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Eguzkitza» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Gipuzkoan dago, Irungo udalerriko Berio kaleko 6. zenbakian, eta 20008933 kode-zenbakia dauka.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala