Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
474

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 16koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, honako ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2014ko azaroaren 24ko Ebazpenaren testuan (2014ko abenduaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 237. zk.). Ebazpen horren bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa arruntetarako deialdia egiten da. Beraz, honako hau zuzendu behar da:

Azterketa teorikoetarako hirugarren deialdiko atalean, 2014/5311 (4/1) orrialdean, gaztelaniazko nahiz euskarazko bertsioan, honako idatzi-zati hau kendu behar da: «e) Uretako motoko patroia».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 16a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala