Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
472

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, hainbat erakunderi hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko baimena berritzekoa.

Hazitarako aleak atontzeko jarduera Kontseiluaren 1994ko uztailaren 27ko 2100/94 (EE) Erregelamenduan (Erkidegoak landare-lorpenak babesteari buruzkoa) eta Batzordearen uztailaren 24ko 1768/95 (EE) Erregelamenduan arautzen dira. 1768/95 (EE) Erregelamenduan 2100/94 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluan adierazten den nekazaritzako salbuespena garatzeko arauak egokitzen dira.

Batzordearen 1768/95 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen denez, estatu kideek beharrezko kalifikazio-betekizunak finkatu behar dituzte, nekazariaren ustiategitik kanpo, hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko baimena duten establezimenduen zerrenda egin ahal izateko.

Azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuak Batzordearen 1768/95 (EE) Erregelamenduaren 13. artikulua garatzen du. Errege Dekretu horren 1.2 artikuluan xedatzen denez, autonomia-erkidegoen organo eskudunek eman behar dute halako jarduerak egiteko ezinbesteko baimena.

Aurreko araudia garatzeko, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 1999ko urtarrilaren 22ko Agindua eman zuen, hazitarako aleak atontzeko jardueretarako baimen- eta kontrol-prozedurak arautzen dituena. Agindu horren 1.2 artikuluak ezartzen du Nekazaritzako zuzendariak baimena emango duela, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren (bertan egiaztatuko du nahikoa baliabide dagoela hazitarako aleak atontzeko jarduerak egin ahal izateko), eta 1.3 artikuluak, berriz, baimenak 2 urteko indarraldia izango duela ezartzen du, ematen denetik kontatzen hasita, eta beste 2 urterako berritu ahal izango dela, baldin eta interesatuak indarraldia bukatu baino gutxienez hiru hilabete lehenago luzatzeko eskatu badu.

Ebazpen honen eranskinean ageri diren pertsona juridikoek baimen hori berritzeko eskaera aurkeztu dute, eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eskaera horren aldeko txostena egin du. Hori guztia aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako pertsona juridikoei bi urtez berritzea hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko emandako baimena.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez berritzen den baimenak behartu egiten du betetzera azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta obligazioak, bai eta Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduan ezarritakoak ere (agindu horren bitartez, ereiteko bihiak egokitzeko jardueretarako baimen- eta kontrol-prozedurak arautzen dira).

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Laugarrena.– Agindu honek ematen den egunetik izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

ERANSKINA
HAZITARAKO ALEAK ATONTZEKO LANAK EGITEKO BAIMENA DUTEN PERTSONA JURIDIKOEN ZERRENDA

– Barredo Hnos., S.A. – Langraiz Oka/Nanclares de la Oca (Araba).

– Cooperativa Cerealista de Foronda «Cocefor» – Vitoria-Gasteiz (Araba).

– Garlan, S. Coop. Ltda. – Ilarraza (Araba).

– Servicios Agrícolas Alaveses, S. Coop. «Sagral» – Alegría-Dulantzi (Araba).

– Hermanos Martínez Estívariz, S.C. – Maeztu (Araba).


Azterketa dokumentala