Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
471

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa» delakoari buruzkoa.

Ikusi eta aztertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskariari buruzko espedientea, eta kontuan hartu ditugu honako aurrekari hauek.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko abenduaren 15ean, sarrera eman zitzaion Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistro Orokorrean, «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa» delako Fundazioaren Patronatuko aldaketa eta kargu-izendapena, Komisio Betearazlearen sorrera eta kideen izendapena inskribatzeko eskabideari. Horrekin batera, administrazio espedientean jasota dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Bigarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu, eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak dauka espediente hau ebazteko eskumena, hala ezartzen baitute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duenak, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10.1.j) artikuluak.

Bigarrena.– Aurkeztu diren dokumentuek betetzen dute honako xedapen hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legean; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritza onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuan; eta aplikagarri diren gainontzeko arau orokorretan.

Halaber, betetzen da Fundazioaren estatutuek horri buruz berariaz ezartzen dutena.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Bilboko «Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa» delakoari irekitako orrian, inskribatzea Fundazioaren Patronatuak 2014ko azaroaren 25ean hartutako erabaki hauek, 2014ko abenduaren 4an Vicente M. del Arenal notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako moduan (protokolo-zenbaki: 1690).

● Jarraian aipatzen diren Patronatuaren kargu-izendapenak:

– Presidentea: Xabier Sagredo Ormaza jauna.

– Presidenteordea: Alberto García Erauzkin jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritzan.

– Patronatuko kidea ez den idazkaria: Manuel Jaramillo Vicario jauna.

● Miguel-Ángel Cabieces García jaunak Patronatuko kide izateari uzteko aurkeztutako ukoaren onarpena, eta haren ordez, Iñigo Calvo Sotomayor jaunaren bost urteko izendapena.

● Fundazioaren zuzendari Jorge Martínez Salcedo jauna izendatzea.

● Izendapenen Komisioa eratzea eta kideen izendapena:

– Alberto García Erauzkin jauna.

– Roberto Zárate Amigorena jauna.

– Jon Besarategi Zabala jauna.

– Oscar Seco Revilla jauna.

– Iñigo Calvo Sotomayor jauna.

● Inbertsioen Komisioa eratzea eta kideen izendapena:

– Alberto García Erauzkin jauna.

– Aitor Soloeta Eraso jauna.

– Jon Berasategi Zabala jauna.

– Francisco-José Berjón Ayuso jauna.

– Iñigo Calvo Sotomayor jauna.

● Gizarte-Ekintzaren Komisioa eratzea eta kideen izendapena:

– Begoña Ortuondo Larrea andrea.

– Maite de Iturrate Ibarra andrea.

– José Miguel Pulgarín Romero jauna.

– Francisco-José Berjón Ayuso jauna.

– Oscar Seco Revilla jauna.

– Roberto Zárate Amigorena jauna.

– Amagoia López de Larruzea Zárate andrea.

● Kontu-Ikuskaritzaren Komisioa eratzea eta kideen izendapena:

– Aitor Soloeta Eraso jauna.

– Ana Urquijo Elorriaga andrea.

– Manuel Ardanza Fresno jauna.

– Oscar Seco Revilla jauna.

– Paula Garagalza Muñoz andrea.

* Inskripzio hori eginda, jarraian aipatzen diren kideek osatzen dute Patronatua:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aurrera; hori guztia Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 2.1.2.b), 4.f) eta 5. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala