Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
470

AGINDUA, 2014ko abenduaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Juan A. Oloriz fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita, indarreko legedira egokitu dadin. Aurrerantzean, beraz, estatutu berrien artikuluen bidez arautuko da fundazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskripzioa egiteko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskabide bat sartu zen, 2014ko urtarrilaren 9an, Fundacion Juan A. Oloriz fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen zuena.

Eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen. Eskritura hori, Fundación Juan A. Oloriz fundazioak egiletsi zuen 2013ko azaroaren 22an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1995).

Eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen, halaber, Jesús Blanco Rad jaunak –fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariordearen oniritziarekin– 2013ko uztailaren 30ean Basaurin emandako ziurtagiria, 2013ko uztailaren 30ean egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuak indarreko legedira egokitzea. Ziurtagiri horretan, aipatutako artikuluen idazketa osoa jasotzen da.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2014ko martxoaren 13ko idatzi baten bidez, eskatzaileari eskatu zion zuzentzeko eskabidean aurkitutako zenbait akats.

Fundación Juan A. Oloriz fundazioak akats horiek zuzentzeko idazkia aurkeztu zuen 2014ko azaroaren 7an.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko abenduaren 16ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 33.1 artikuluarekin.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Fundación Juan A. Oloriz fundazioaren estatutuen aldaketa, indarreko legedira egokitzeko egindakoa. Aurrerantzean, beraz, estatutu berriko artikuluen bidez arautuko da fundazioa.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori –bertan, estatutuen aldaketa jasotzen da– Jesús Blanco Rad jaunak egiletsi zuen –Fundación Juan A. Oloriz fundazioaren izenean eta ordez, fundazioko idazkari denez–, 2013ko azaroaren 22an, Bilboko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1995).

Estatutuen aldaketaren ondorioz, hauek dira helburuak, eguneratuta:

«3. artikulua.– Fundazioaren helburuak.

Fundación Juan A. Oloriz fundazioak, helburuak egokitu dituenez, egun, honako hauek ditu: gizarte-laguntzak ematea eta gizarteratzea sustatzea honako arlo hauetan: hezkuntza; gizatasuna; kultura; kirola; lan-arloa; gizarte-ekintza eta boluntariotza sustatzea; ingurumenaren defentsa; ekonomia soziala sustatzea; arrazoi fisikoak, sozialak edo kulturalak direla-eta baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak sustatzea eta haiei arreta eskaintzea; edo ikerketa zientifikoa edo teknologikoa sustatzea, besteak beste.»

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala