Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2015eko otsailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
466

158/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jesús Muñoz Fernández jauna Araba Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea, berak hala eskatuta, kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 287/2013 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.), Jesús Muñoz Fernández jauna Araba Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jesús Muñoz Fernández jauna Araba Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea, berak hala eskatuta, kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko urtarrilaren 31n sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Araba Unibertsitate Ospitaleari, Bilbo-Basurtuko ESIri,eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala