Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
455

IRAGARKIA, GGLAko sistemak eta garapenak bateratzeko beharrezko laguntza teknikoa eta kanpo ikuskaritza gauzatzeko zerbitzu kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Espedientea tramitatzen duen organoa: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente zenbakia: E3/2014/06.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.atgipuzkoa.com

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: kontratu honen xedea da garraio publikoaren baitan laguntza tekniko eta aholkularitza kontratazio bat egitea, sistemen diseinua, bateratzea, mantenua, segurtasuna eta garapen informatikoen inguruan: kontakturik gabeko ticketing-a, SAE, contactless teknologia eta NFC, erabiltzaileekin komunikazioa, web-a, erabiltzaileen kudeaketa, erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuak, planifikazioa, erabiltzaileei eskainitako informazioa, eta abar, hala nola hainbat aplikazioen, prozeduren, fitxategien elkartrukeen, hardware eta software elementuen eta abarren kanpo ikuskaritza eta ondorengo jarraipena.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 24 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: irizpide anitzak. Ikusi klausula administratibo berezien I. eranskineko 7. zk.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 108.000 euro.

BEZa (% 21): 22.680 euro.

Zenbatekoa guztira: 130.680 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

b) Behin betiko bermea: esleipen kopuruaren % 5a (BEZ ik gabe).

6.– Dokumentazioa eta informazioa hartzeko tokia.

a) Bulegoa: GGLA erakundearen bulegoa.

Helbidea: Easo74.

Udalerria: Donostia.

Telefonoa/Fax zk.: 943 00 59 59 / 943 00 55 77.

b) Web orria: www.atgipuzkoa.com

c) E-mail: autoridadtransportegipuzkoa@atgipuzkoa.com

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapen maila: ez da sailkapenik exijitzen.

b) Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko-profesionala: ikusi baldintza administratibo berezien orria.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-02-25.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Lizitatzaileak, halakoetan, proposamena postetxean ipini zueneko data egiaztatu beharko du; eta egun horretan bertan, eskaintza egin izana jakinaraziko dio kontratazio organoari, posta elektronikoaz edo faxez. Proposamenak aurkezteko epea bukatuta gero bidalitako e-mail edo fax bidezko egiaztagiria duten eskaintzak ez dira onartuko.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo berezien orrian zehazturiko agiri guztiak aurkeztuko dira, bertan adierazten den bezala 3 gutunazaletan sartuta.

c) Aurkezteko tokia: klausula berezien I. eranskineko 2. zk.

d) Hautabideen onarpena: ez.

9.– Eskaintzak zabaltzea.

a) Helbidea: Easo, 74 - 1.solairua. 20006 Donostia.

b) Data eta ordua:

2015eko martxoaren 10ean goizeko 11:00etan.

2015eko apirilaren 14an eguerdiko 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: kontratuaren esleipendunaren kontura 3.000 euroko gastua gehienez.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 19a.

Idazkaria,

SEGUNDO DIEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala