Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2015eko urtarrilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
451

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 20/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (20/2014).

Alderdi demandatzailea: Laura Daniela Marin Chavarriaga.

Alderdi demandatua: Henry Gerson Siguas Bellido.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta epaitzak honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Neurri pertsonal eta mantenu-neurri hauek hartzen ditut Laura Daniela Marin Chavarriaga eta Henry Gerson Siguas Bellido alderdien seme adingabearekiko:

– XXXXX adingabekoaren zaintza eta jagoletza Laura Daniela Marin Chavarriaga amaren esku uzten dira, zeinari baitagokio guraso-ahala esklusiboki baliatzea.

– Henry Gerson Siguas Bellido aitak, hilero, 300 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du XXXXX adingabearentzat. Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko du, hileko lehenengo bost egunetan, Marin Chavarriaga andreak horretarako emandako kontu-zenbakian. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen dataren hurrengo urteko urtarrilaren 1etik hasita, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren aldakuntzen arabera.

– XXXXX adingabearen aparteko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte; horretarako, aurretik,aparteko gastu hori justifikatu, jakinarazi eta adostu egin beharko da, eta adostaunik lortu ezean, esku-hartze judiziala eskatuko da.

Guzti hori, kostuak beren beregi inori ezarri gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 3623000012002014. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala