240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5496
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 4koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko (2012-2013) prestakuntza-ikastaroak gainditu dituzten irakasleei.
2012ko apirilaren 25eko Aginduak (2012-05-07ko EHAA) Garatu Planaren (2012-2013) deialdia arautzen du, eta prestakuntza-ikastaroak gainditzen dituzten irakasleei diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzen ditu.
Amaitutako ikastaroen aktak jaso eta irakasleen laguntza-eskabideak aztertu ostean, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren eskatzaileei eranskin horretan bertan adierazten diren diru-laguntzak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 4a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.