Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3049

IRAGARKIA, 2012ko maiatzaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen administrazio-baimenaren eskaera, egikaritzapen-proiektuaren onarpena eta onura publikoko deklarazioa: Gaubea udalerrian (Araba), Fresneda eta 20425 zenbakiko euskarriaren bitartekoan, Entrambasaguas transformazioko eta banaketako Azpiestazioko Bergüenda 13,2 kV-ko airetiko linearen eraberriketa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

Erref.: 17960-PML-mmb.

Esp.: 01-AT-H-2011-00007.

– Kokapena: Gaubea udalerrian.

– Aurrekontua: 33.386,99 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren hornikuntzaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarriak:

Airetiko linea.

○ Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

○ Zirkuitu kopurua: 1.

○ Eroale kopurua: 3.

○ Eroaleak: 10-AL1/17-ST1A.

○ Luzera: 1.284 m.

○ Hasiera: 850 zenbakiko euskarria, Fresneda inguruetan kokatuta.

○ Amaiera: 20425 zenbakiko egungo euskarria, Osma inguruetan kokatuta.

Administrazio-baimena, burutze-proiektuaren onarpena eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.

Iragarki hau argitara eman da proiektua Arabako Lurralde Ordezkaritza honetan (Samaniego kalea 2, Gasteiz) aztertzeko eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkezteko, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 24a.

Lurralde-ordezkaria,

Enrique Manuel Pérez García.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala