Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3047

IRAGARKIA, Zumarragako Ibaiondo Ikastetxeko sukaldeko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: A-020/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-020/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan adierazten dena (kanpo-kontratazioa).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: Kontratua formalizatu eta biharamunean jarriko da indarrean eta 2013ko uztailaren 31n amaituko da.

Luzapena: bai, hasierako kontratuaren iraupen-denbora berberaz luza daiteke.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa / eskainitako prezioak: 70 puntu.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Prestazioak emateko modua: 10 puntu.

– Zerbitzua emateko ezaugarri estetikoak eta funtzionalak: 10 puntu.

– Hobekuntza osagarriak: 10 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehienezko aurrekontua honako hau da: berrehun eta hirurogeita hamaika mila, zazpiehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita zazpi zentimo (271.791,67), gehi hogeita bat mila, zazpiehun eta berrogeita hiru euro eta hogeita hamahiru zentimo (21.743,33), BEZari (% 8) dagozkionak. Orotara, berrehun eta laurogeita hamahiru mila, bostehun eta hogeita hamabost euro (293.535,00).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 19a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena:

M taldea, 6 azpitaldea, B kategoria.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailaren 19a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2) Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2012ko uztailaren 23a.

– Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2012ko uztailaren 27a.

– Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.


Azterketa dokumentala