Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3046

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 60/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 60/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua:

Prokuradorea: Venegas.

Demandatua: Francisco Javier Valderrama Garcia.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan dekretua eman da. Hau du xedapen-zatia:

1.– 5.111,40 euro erreklamatzeko, Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.k Francisco Javier Valderrama Garcia jaunaren aurka abiarazitako prozesu monitorio hau amaitu dela adierazten da.

2.– Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ri helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Francisco Javier Valderrama Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berrikusteko errekurtsoa aurkez dezake, 5 eguneko epearen barruan.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala