Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3045

EDIKTUA, mantenua erreklamatzearen gaineko 98/11 zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako L2 98/11 prozedura bideratu da; hartarako eskabidea Vicenta Mereles Gonzalez andreak egin zuen, Lorenzo Morinigo Pino jaunaren aurka egin ere, mantenua erreklamatzeko. Bada, prozedura horretan epaia eman da, eta honakoa dio:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Vicenta Mereles González andrearen ordezkari prozesalak aurkeztutako demanda.

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta pertsonatutako gainerako alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Idazki horretan honako hauek adieraziko dira: aurkaratzearen oinarri diren alegazioak, apelatutako ebazpena eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: h. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa jartzean egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita hamarrean.

Demandatuari/demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, idazki hau ematen eta sinatzen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko apirilaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala