Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3042

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 8koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Heltzen Fundazioa-Fundación Vasca de Seguridad Vial» entitatearen estatutuetan egindako aldaketa onetsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Aztertuta geratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko martxoaren 8an, honako eskritura publiko honi eman zitzaion sarrera Justizia eta Herri Administrazio Sailean, bide telematikotik: egun horretan bertan Bilbon kokatuta dagoen Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notario Juan Ignacio Gomeza Villak egiletsitakoa (399 protokolo-zenbakia). Eskritura publiko horren bidez, «Heltzen Fundazioa-Fundación Vasca de Seguridad Vial» entitatearen estatutuak aldatu ziren, egun indarrean dauden 17., 21. eta 37. artikuluei dagokienez.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea berriro aztertu, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, arau hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatu manuak eta aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Heltzen Fundazioa-Fundación Vasca de Seguridad Vial» entitatearen estatutuen 17., 21. eta 37. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutu-aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen datarekin egingo da, Bilbon kokatua dagoen Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notarioJuan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean –2011ko martxoaren 8an– egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoari jarraituz (protokolo-zenbakia: 399).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala