Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3041

AGINDUA, 2012ko ekainaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2013-2015 epealdirako oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak eta elkarlanekoak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-ahalbideak areagotzeko beharra ikusita, eta ikerketa-taldeen kalitatezko ikerketa finkatzeko eta sustatzeko helburuarekin, bai jardueren, nazioartekotzeagatik eta handiko inpaktu zientifiko eta teknologiko foroetako bere emaitzen argitalpena, bai Euskal gizarteko arazo sozial, teknologiko eta ekonomikoen konponbiderako euren ekarpena nabarmenduta, egoki iritzi zaio Sail honek kudeatzen duen oinarrizko ikerketei eta ikerketa aplikatuei buruzko proiektu zehatzak garatzea xede duen programarekin aurrera jarraitzeari.

Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia-teknologia-berrikuntza-sistema sendotu egiten da deialdi honen bidez; izan ere, deialdi honek ezagutzaren garapenari lagundu egiten dio, baita erakunde ezberdinetako taldeen arteko koordinazioari ere. Era berean, beste deialdi batzuekin koordinatuta ere badago; hain zuzen ere, enpresekin lankidetzan teknologia berritzailea garatzera bideratutakoekin, alde batetik, eta ikerketa-taldeen eta bikaintasun-ikerkuntza unitateen baliabide materialak, giza baliabideak, antolamendua eta funtzionamendua sustatzea xede dutenekin, bestetik.

Ondoko dekretua kontuan izanik: «233/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (2010eko irailaren 29ko EHAA, 188. zk.)

Halaber, kontuan izan behar dira, batetik, 1991ko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketaren jardunbide orokorra arautzen duena, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen dituena, eta bestetik, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuena.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiko izapideak arautu dituen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

1.– Deialdi honen helburua hauxe da: beherago zehaztutako modalitateekin bat ikerketa-proiektuak gauzatzeko laguntza ekonomikoak ematea.

1. modalitatea:

Oinarrizko ikerketa eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak, erakunde bereko ikerketa-taldeenak.

2. modalitatea:

Erakunde desberdinetako ikertzaileek proiektu berean parte hartzea sustatu nahi da; hots, lankidetza-proiektuak egitea.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

1.– Agindu honen xede diren laguntzetarako 860.000 euro izango dira, guztira, honela banatuta: 380.000 euro 2013. ekitaldirako; 240.000 euro 2014. ekitaldirako, eta 240.000 euro 2015. ekitaldirako. Diru hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura emango da.

2.– Guztizko aurrekontuaren % 50 modalitateen bakoitzeko proiektuen finantzaketara zuzenduko da lehentasunez. Modalitate batean kreditu librea ahitzen ez bada, bestearen eskaera finantzagarrientzako aplikatuko da.

3.– Aipatu zenbatekoa gehitu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, erakunde kudeatzailearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gera litezkeen aurrekontuen arabera, eta, betiere, laguntza horiek ebatzi aurretik. Halakorik gertatuz gero, aditzera emanen da, hain justu ere Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Jarraian adierazten diren erakundeen artean izango dira deialdi honetako modalitatetan ikerketa-proiektuak egiteko laguntzen onuradun:

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente akreditatuak, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluan azaltzen diren agente-kategorietan badaude (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarriak eguneratu zituena). Hona hemen artikulu horretan zerrendatzen diren kategoriak:

– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.

– Zentroak, departamentuak, sekzioak edo unibertsitateetako beste ikerketa-unitate batzuk, EHUkoak izan ezik.

– Elkarlaneko ikerketa-zentroak.

– Teknologia-zentroak.

– Ikerketa-zentro sektorialak.

2.– Deialdi honen helburuetarako, honako hau joko da agente zientifiko teknologikoen erregistroko zerrenda gaurkotua: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologiako zuzendariak egiaztatutako zerrenda, noiz eta deialdiaren epea bukatzearen egunean, betiere urriaren 1eko 221/2002 Dekretuko 17.4 artikuluaren arabera.

3.– Ezingo dira entitate onuradun izan diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dien zigor administratibo edo penala jaso dutenak, edo halakorik eskuratzeko legezko debekuren bat dutenak, sexu-arrazoiengatiko diskriminaziogatiko zigorrak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

4. artikulua.– Ikertzaileentzako betekizunak.

1.– Erakunde eskatzaile bakoitzak bere plantillako diren ikertzaile-talde bat aurkeztuko du, zeinak lan egingo baitu laguntza eskatu duen proiektuan.

2.– Research Professor kategorian Ikerbasque Fundazioak kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxiki eta erakunde horretako plantillado badira, deialdi honi dagokionez, ikertzaile kontsideratuko dira.

3.– Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskaera batean soilik hartu ahal izango du parte.

4.– Aurreko deialdietan diru-laguntza eskuratu zuen eskabide batean parte hartu zuten ikertzaileek ezin izango dute deialdi honetako eskabide batean parte hartu, eskaeraren aurkezpenaren unean, egiteko obligazioak eta jarduerak burutzeke badituzte, emaitza-argitalpena izan ezik.

5.– Ondokoak izango dira ikerketa-taldea osatzen dutenak:

a) Ikertzaileak. Doktore-maila izan beharko dute. Gutxienez bi izango dira, taldea zuzenduko duen ikertzaile nagusia barne. Ikertzaile nagusiak, nahitaez, diru-laguntza jasoko duen erakundeetako baten partaide izan beharko du.

b) Ikerketa-laguntzaileak. Fakultate batek edo goi mailako eskola tekniko batek emandako lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren jabe izan beharko dute.

6.– Erakunde eskatzaileko talde ikertzailearen gutxienezko dedikazioa lanaldi osokoa izango da; hau da, urteko 1.400 ordu, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren urteko gutxienekoa 420 ordukoa izango da.

5. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

1.– Deialdi honetan, honako kontzeptuetarako eska daiteke laguntza:

a) Laguntzaileak:

Deialdi honetan laguntzaile bati ordaintzeko diru-kopurua finantzatu ahal izango da. Hauek izango dira baldintzak:

Laguntzaileen lanaldi osoagatik, hau da, urteko 1.600 ordugatik, ordaindu beharreko kopurua urteko 15.500 euro izango da. Proiektuari denbora gutxiago eskainiko balitzaio, ordaindu beharreko zenbatekoa proiektuari eskainitako denboraren araberakoa izango litzateke. Laguntzaileak bete beharreko baldintzak:

lizentziaduna, industria-ingeniaria, arkitektoa edo ingeniari teknikoa izatea; deialdian parte hartzen duten erakundeen plantillakoa ez izatea; beketatik edo beste ikerketa-proiektu batzuei emandako diru-laguntzetatik ordainketarik ez jasotzea, ez soldatarik, ez bestelako diru-sarrera publiko edo pribaturik.

Laguntzaile bat kontratatzeko finantziazioa ematen bada, onar dezan, ikertzaile nagusiak izen bat proposaturiko dio Politika Zientifikorako Zuzendaritzari, hain justu ere laguntza-funtzioa betetzeko egokia dena. Proiektuak dirauen bitartean, zeregin horietan pertsona bera aritzea komeni bada ere, gutxienez urtebetez egon beharko du.

b) Material inbentariagarria:

Kontzeptu horregatik gehienez ere ez dira urteko 18.000 euro baino ordainduko; betiere, kontuan izanik, deialdian ez dela finantzatzen BEZaren gastua. Proiektuaren kontura erotako material inbentariagarria ez da izango 18.000 eurotik gorakoa, eta erakunde onuradunaren inbentarioan jaso beharko da. Espresuki uzten dira deialdi honetatik kanpo altzariak eta instalazioak, baita kudeaketarako ekipamendu informatikoa erostea ere.

c) Material suntsikorra:

Mugarik gabe ordainduko da, baina behar bezala justifikatuta badago eta proiektuaren jardueretan beharrezkoa bada. Finantziazio horretatik kanpo da bulegoko material orokorra.

d) Bidaiak.

Proiektuaren jardunak burutu ahal izateko egiten direnak. Bidaia-gastuak onartuko dira, proiektua betearazteko azken urtean lortutako emaitzak erakusteko, eta ikerketa-taldeko pertsona bakar batentzat.

e) Bestelako gastu batzuk.

Urteko aurrekontu finantzatuaren % 20, gehienez ere, material inbentariagarriaren partida kenduta.

2.– Elkarlanean egiteko proiektuei dagozkien eskabideetan, honako hau joko da: kontzeptuetarako aurreikusi diren mugak parte hartzen duten erakundeetako bakoitzari aplikatzen zaizkio, modu independentean.

6. artikulua.– Ikerketa-proiektuen betekizunak.

1.– Proiektuak 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko dira, eta proiektuari hasiera ematen zaion egunetik hasita, urte batean, bitan edo hirutan burutu beharko dira.

2.– Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek II. eranskinean aipatzen diren printzipioak errespetatu beharko dituzte.

7. artikulua.– Eskabideak formalizatu eta aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2012ko irailaren 7an amaituko da. Eskabideak helbide honetara bidali beharko dira:

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Zientzia Politikarako Zuzendaritza

Erreferentzia: Ikerketa-proiektuak

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren era bere erakunde autonomoen erregistroen eraketa, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako erregistroetarik edozein eran, betiere deialdian eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan zehaztu bulegoetarik edozeinetan ere aurkeztu ahal izango da; Halaber, «Zuzenean» Herritarrentzako Arreta bulegoetan eskabidea aurkeztu zein informazioa eskatu daiteke; Bizkaian (Gran Vía, 85; 48011 Bilbao), Gipuzkoan (Andia, 13; 20003 Donostia-San Sebastián) eta Araban (Ramiro de Maeztu, 10 behea; 01008 Vitoria Gasteiz).

2.– Ikertzaile nagusiak sinatu beharko du eskabidea, eta erakunde parte-hartzailearen legezko ordezkariaren baimena izan beharko du.

3.– Eskabidean sartu beharreko dokumentazioa I. eranskinean azaltzen eta zehazten dena izango da. Eskabidea eta dokumentazioa paperean aurkeztu beharko dira, horien kopia elektronikoarekin batera (CD formatuan).

4.– Lankidetza-proiektuak badira, parte-hartzaileek 3. artikuluan dauden erakunde izan beharko dute, eta proiektu bakoitzeko eskabide integratu bakarra aurkeztu beharko dute. Parte hartzen duen erakundeetako bat, gainera, proiektuaren koordinatzailea izango da, proiektuaren garapenaz arduratu eta Administrazioarekiko elkarrizketak eta harremanak bere gain hartzeko. Zirkunstantzia hori berariaz jaso beharko da eskabidean.

5.– Eskabideak aurkezteko, interesdunek inprimaki eredu posible bat izango dute eskuragarri interneteko helbide honetan: «http://www.hezkuntza.net» ? Unibertsitate eta Ikerketa.

8. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea, Ikerketa-proiektuen Zerbitzuaren bidez.

9. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Baldin eta eskabideak inprimaki edo baliabide normalizatuen bidez aurkezten ez badira, eta horiekin batera aurreko paragrafoetan zerrendatutako agiri guztiak aurkezten ez badira, 10 eguneko epean huts hori zuzendu edo agindutako agiriak aurkez ditzala eskatuko zaio interesatuari. Eta zera adieraziko zaio: horrela egiten ez badu, bere eskabideari uko egiten diola ulertuko dela; aldez aurretik horretarako ebazpena eman beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak –4/1999 Legeak aldatuak– 42. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

10. artikulua.– Balorazio-batzordea.

Ebaluazio-batzordeko kide izango dira: Zientzia Politikarako zuzendaria (bera izango da lehendakaria), Unibertsitateetako zuzendaria, Ikerketa Proiektuen teknikaria, eta zientzia-ebaluazioko aditu bat edo bi, Politika Zientifikorako zuzendariak izendatutakoak. Aipatu batzordeak eskabide bakoitzari buruzko txostenak eskatu ahal izango dizkie dagokien jakintza-arloan ospea eta ebaluatzeko esperientzia duten ikertzaileei. Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak edo Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak egin ahal izango dituzte aipatu txostenak. Ebaluazio-batzorde honek deialdiko irizpideak behar bezala aplikatuko ditu, eta kasuan kasuko gaietako adituen txosten teknikoak bateratuko ditu.

11. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

Diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena prestatu ahal izateko, ebaluazio-batzordeak jarraian aipatzen diren irizpideak izango ditu kontuan, eskabideak ebaluatu, aukeratu eta lehentasunen arabera ordenatu ahal izateko:

1.– 1. modalitateko proiektuetarako, 100 puntu eman daitezke guztira:

(Ikus .PDF)

2.– 2. modalitateko proiektuetarako, 100 puntu eman daitezke guztira:

(Ikus .PDF)

3.– Ebaluazio-sistema homogenizatu eta irizpideak aplikatzerakoan objektibotasun handiagoa lortze aldera, deialdiaren III. eranskinean adierazi dira irizpideak zehatzago baloratzeko aldeen xehetasunak, ebaluatzaileei euren lanean laguntzeko eta ebaluazio-prozedura gardenago izan dadin.

12. artikulua.– Onartutako aurrekontua zehaztea eta laguntzak esleitzeko prozedura.

1.– Diru-laguntzak lehiaketaren bidez emango dira eta proiektuak dirauen artean jaso ahal izango dira. Horretarako, ebaluazio-batzordeak egingo du laguntzak esleitzeko proposamena, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren.

2.– Ebaluazioan, 50 puntu edo hortik gorako balioespena lortzen duten eskabideak bakarrik lagun daitezke diruz.

3.– Laguntzen ematea bi prozedura independiente bitartez egingo da: modalitate 1entzat bata eta 2 modalitaterako bestea.

4.– Prozeduren bakoitzeko diru-laguntzen esleipena egingo da proiektu bakoitzak balioespen-fasean lortutako puntuazioarekiko lehentasuneko ordenari jarraituz; beraz, laguntzak bere zenbateko handienagatik, onartutako aurrekontuari dagokionez, emango dira harik eta, modalitate horren finantzaketarako ezarritako diru-zenbatekoa agortzen den arte.

5.– Modalitateen batean dagoen aurrekontua ez dadila ahi kasuan, soberakina beste modalitatearen proiektuentzako finantzaketara zuzendu ahal izango da, 50 puntu baino gehiagoko kalifikazioa dutenentzat, hasiera batean modalitatearen finantzaketara zuzendutako kantitate ekonomikoaren urritasunagatik diru-laguntzarik lor ez zezatenak.

6.– Onartutako aurrekontuak kontuan hartuko ditu 5. artikuluan ezarritako kontzeptuak; bestalde, honelaxe zehaztuko da: eskabidean planteatu eta behar bezala egiaztatutako beharren eta adituen gomendioen arabera. Urteka banatuko da diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa, aipatu diren beharren eta onartutako lan-planen arabera.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Ebaluazio Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari proposamena aurkeztuko dio, eta honek esleitu edo ukatu egingo ditu, ebazpen arrazoitu baten bidez. Ebazpen horren berri interesdunei banan-banan emango zaie. Erakunde onuradunek jakitun izan daitezen, EHAAn argitaratuko dira esleitutako zenbatekoa (urtekoak zehaztuaz), eta finantziazioa jaso duen programaren titulua.

2.– Onartzen den proiektu bakoitzari buruz datu hauek jaso beharko dira ebazpenean:

– Zein modalitateri lotzen zaion.

– Ikertzaile nagusiaren izena.

– Erakunde/k onuraduna/k.

– Ikerketa-proiektuaren titulua.

– Proiektua egingo den urte bakoitzerako esleitutako zenbatekoa.

Elkarlanean egiteko proiektuak badira, parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari dagokion finantzaketa ere jasoko da.

3.– Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Deialdiaren argitalpena amaitu eta 6 hilabeteren buruan ebazpenik eman edo jakinarazten ez bada, eskabideak erantzun ezagatik ezetsi direla ulertu ahal izango da.

14. artikulua.– Bateragarritasuna/bateraezintasuna beste diru-laguntza eta laguntza batzuekin.

Diru-laguntza hau bateragarria da helburu berarekin beste erakunde finantziatzaile batzuek eman ditzaketenekin. Ikerketa-proiektu batek beste erakunde baten edo Eusko Jaurlaritzaz beste sail baten deialdian parte hartzen badu eta zati batean behintzat finantzatua izan bada, beste erakunde horren finantzaketak estaltzen ez duen zatia deialdi honen bidez osatu ahal izango da, baina guztirako finantzaketak ezingo ditu gainditu ikerketak dituen diru-beharrak. Gainfinantzaketarik detektatuz gero, deialdi honen bidez emandako finantzaketa kopuru horretan txikituko da. Zientzia Politikarako Zuzendaritza beste alderdi finantzatzailearekin harremanetan jarri ahal izango da, kofinantzaketa-akordio bat lortzeko. Nolanahi ere, eskatzaileak argi eta garbi azaldu beharko du zein diren kanpoko finantzaketaren xedea, jarduerak, zenbatekoa eta banaketa.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketarako baldintzak.

1.– Proiektuaren ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari ordainduko zaio diru-laguntzen zenbatekoa. Proiektu koordinatua bada, parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.

2.– Urteko zenbatekoak aurretiaz ordainduko dira urte bakoitzean. Proiektua burutzeko azken urtea denean, azken urteko diru-laguntzaren % 75 baino ez da ordainduko aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa –gainerako % 25ari dagokiona– egiteko, entitate onuradunak dagokion dokumentazio guztia, deialdiaren 12. artikuluan ageri dena, bidali beharko du, eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak oniritzia eman beharko dio.

Diru-laguntzaren onarpenari buruzko dokumentua jaso ondoren egingo da lehen urteari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteei dagozkien ordainketak, berriz, baldintzatuta egongo dira; alegia, aurreko urteko txostena entregatzearen baldintzapean.

3.– Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horretaz gain, diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta obligazioak ere ezartzen dira.

4.– Entitate onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde bat ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratu beharko ditu, Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoari jarraiki (1992ko uztailaren 8ko EHAA).

5.– Laguntza kudeatzeko organoak, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez diren eskatzaileek zerga-betebeharrak ordainduta dituztelako egiaztatuko du modu automatikoan, behar adina aldiz eta entitate eskatzailearen baimenik gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen zuenaren arabera. Nafarroako Ogasunean tributatuz gero, entitate eskatzaileek zerga-betebeharrak ordainduta dituztelako egiaztapena aurkeztu beharko dute.

16. artikulua.– Proiektuaren garapenari jarraipena egiteko dokumentuak.

1.– Diru-laguntza onartzeko dokumentua: Erakunde onuradunei ebazpenaren jakinarazpenarekin batera emango zaie diru-laguntzaren urteroko banaketen eta kontzeptuen berri. Erakundeok diru-laguntza onartzen dutela adierazteko, itzuli egingo dute jakinarazpena –legezko ordezkariak behar bezala sinatuta–; horretarako epea, jakinarazpena jaso eta 10 egunekoa izango da. Epe hori igarota erantzunik jaso ezean, diru-laguntzari uko egin zaiola ulertuko da.

2.– Laguntzaileentzako diru-laguntzarik egonez gero, laguntzailea erakundearekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, eta parte hartuko duen proiektuaren kodea eta titulua jaso beharko da, baita bere egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da izan deialdi-ebazpenaren aurretikoa. Kontzeptu horrengatik esleitutako diru-laguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100ekoa eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk bete ahal izango dituzte erakundean, harik eta eurei dagozkien dedikazioa bete arte.

3.– Urteko txostena: erakunde onuradun bakoitzeko ikertzaile nagusiak, proiektua burutzeko urte bakoitza amaitzean, proiektuaren urteko txosten bat aurkeztu beharko dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari. Ondokoak jasoko dira txosten horretan: proiektuaren helburuen erdieste-maila, izandako gorabeherak, ateratako emaitzak eta diru-laguntzatik gastatu denaren zenbatespena.

4.– Gastua egiaztatzea: proiektua gauzatzeko azken urtea amaitzerakoan, dagokion urteko txostena aurkeztu ondoren, erakunde onuradunak, egindako gastu guztiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektu beraren helburu partzialetarako jasotako sarreren eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Ziurtagiri hori proiektua amaitu osteko hilabete biko epean aurkeztu behar da.

5.– Amaierako txosten zientifikoa: proiektua gauzatzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako zientzia-txostena aurkeztu beharko du, eta bertan zehaztasun handiz adierazi aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabaltze- eta jendarteratze-jarduerak.

6.– Argitalpenak: proiektuaren emaitzak aldizkari espezializatuetan argitaratzen badira, edo liburuak, monografiak, artikuluak, doktore-tesiak, lizentzia-tesinak, kongresuetarako komunikazioak, patenteak, kontratuak, baliagarritasun-modeloak eta abar eragiten badituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren babesa utzi beharko da jasota, proiektuaren kodea ere aipatuz.

7.– Erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin bidali beharko da proiektuaren jarraipenari dagokion dokumentazio guztia.

8.– Artikulu honetan aipatutako txostenen edukien deskripzioa eskuragarri egongo da Interneteko helbide honetan: http://www.hezkuntza.net. ? Unibertsitate eta Ikerketa.

9.– Urteko txostenek, amaierako txosten zientifikoak eta egindako argitalpenek ebaluazio zientifikoa izan dezakete. Dagokion ezagutza alorrean ospe eta ebaluazio-esperientzia onartua aitortua duten ikertzaileak aritu daitezke ebaluazio horietan. Ebaluazioaren emaitza negatiboa bada, eta onuradunaren jokaera arau-hauste administratiboa bada, laguntza eta diru-laguntza publikoen alorreko arau-hauste eta zehapenen erregimena aplikatuko da, alegia, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan jasotakoa, horren bitartez onartu da-eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua.

17. artikulua.– Diru-laguntza gauzatzeko baldintzak.

1.– Ikerketa-taldeko kideek dagokion erakunde onuradunean dauden arau orokorren arabera egingo dituzte gastuak, betiere agindu honetan ezarritakoaren eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren jarraibideen arabera.

2.– Proiekturako proposatutako xedeak betetzeko eta helburuak gauzatzeko erabili ez diren zenbateko guztizkoei eta partzialei dagokienez nahiz Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeei eta itzulerei dagokienez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zenbakia) eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan xedatutakoari jarraituko zaio.

3.– Jatorrizko fakturak erakundean bertan artxibatu behar dira, eta erabilgarri egon behar dira Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egin lezakeen edozein egiaztapenerako.

4.– Entitate onuradunak informazioa eman beharko die: Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari, hain justu ere erakunde bi horiek, beren eginkizunen barruan, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei dagokienez, eska diezaioketen edozein gaiz.

5.– Salbuespenez, ikerketa proiektua bukatzea eta, ondorioz, diru-laguntza erabiltzea eragotzi duten arrazoiak egon direnean, proiektuaren azken urtea bukatzen den epealdian, ikertzaile nagusiak, erakundeko legezko ordezkariaren oniritziz, proiektua burutzeko eta kreditua gastatzeko epealdia luzatzea eskatu ahal izango dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari. Luzapenak ez du gaindituko hiru hilabeteko epea, eta eskabide hori egiteko arrazoiak egiaztatu beharko dira.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, diru-laguntzaren helburua bete egin dela uste bada, eta, kasua bada, beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako diru-laguntza eta laguntza batzuk batera eskuratu badira, diru-laguntzak esleitzeko ebazpena aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak bidezkoa den likidazio-ebazpena emango du, esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak berregokitzeko.

Agindu honetan ezarritakoa ez dela bete eta, urte bakoitzerako esleitutako zenbatekoa aldatu edo bertan behera uzten bada, hori jakinarazteko, banakako ebazpena emango du Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak.

19. artikulua.– Diru-laguntzarako eskubidea galtzeko edo itzulketa egiteko kausa

1.– Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak ez direla bete jakinez gero, eskuratu diren zenbatekoak eta legezkoak diren interesak Euskal Autonomia Erkidegoaren Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako zehaztapenei jarraituz.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan azaldutako kausez gain, ondoko hauek izango dira ez-betetzearen kausak:

2.1.– Proiekturako eskabidea egin duen ikertzaile nagusiak ikerketa-proiektuari uko egitea edo ikertzaile hori erakunde onuraduna ez den beste erakunde batera edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora aldatzea, baldin eta horrek arriskuan jartzen badu proiektuaren zuzendaritza eta aurreikusitako helburuak lortzea.

2.2.– Ikerketa-proiektu bera egiteko, beste iturri batzuetatik jasotako finantzaketak metatzen badira edo, ikerketa-proiektuaren aldakiak, aski justifikatu gabeak, beste erakunde, antolakunde edo zentro publiko edo pribaturen bati aurkezten bazaizkio finantzatzeko laguntza eske, aurrez Zientzia Politikarako Zuzendaritzari horren berri eman gabe eta horren onarpena jaso gabe.

2.3.– Ikerketa-proiektua proposatu diren helburuetatik eta onartutako epeetatik aldenduz garatzea, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik izan gabe.

2.4.– Ikertzaile-taldeko kideek berek proiektuan jarduteko finkatu duten dedikazioa nabarmen ez betetzea, proiektuaren ikertzaile nagusiaren kasuan bereziki.

2.5.– Deialdi honetako oinarrien ez-betetze larria (osorik edo zati batean).

2.6.– Datuak ezkutatzea, aldatzea edo eskaera manipulatzea, kasua larria denean.

20. artikulua.– Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren izena Ikerketa Proiektuak izango da, eta haren helburua diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ematea ere. Fitxategi honen arduraduna Zientzia Politikarako Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak balaiatzeko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari honetarako: aurkeztutako agiriak egiazkoak direnentz egiaztatzea beste erakunde publiko batzuetan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan egingo diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aipatzen diren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2013. urteko aurrekontu orokorretan behar besteko ordainketa– eta konpromiso-kreditu egoki egotearen baldintzapean gelditzen da agindu honetako laguntzen ebazpena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, deialdia argitaratu ondoko egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa egin daiteke, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu ondoko egunetik aurrera.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

Agiri hauek erantsi beharko zaizkio eskabideari:

a) Proiektuaren deskribapen orokorra, honako hauek jasota:

– Proiektuaren deskribapen orokorra.

– Talde ikertzailearen datuak.

– Parte hartzen duen erakunde bakoitzaren fitxa.

– Beste proiektu batzuetan parte hartu izanaren adierazpena.

b) Ikerketa-proiektuari buruzko memoria, non honakoak jasoko baitira:

– Ikerketa-proiektuaren laburpena.

– Gaiaren aurrekariak eta egungo egoera.

– Bibliografia aipagarriena.

– Hipotesiak - Helburu orokorrak eta operatiboak.

– Proiektuaren interesa - Metodologia.

– Proiektua gauzatzeko erabilgarri dauden instalazio, baliabide eta teknikak.

– Lan-egitasmoa. Kronograma.

– Zereginen eta arduren banaketa.

– Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia.

– Burututako azken 5 proiektuen emaitzak eta lortutako etekina.

– Kofinantzaketaren deskribapena.

– Eskatutako diru-laguntzaren justifikazio zehatza.

– Bi erakunde edo gehiagoren arteko elkarlana: taldeen kudeaketa, komunikazioa eta integrazioa.

c) Parte hartzen duen erakunde bakoitzaren adierazpena: hala koordinatzaile taldearena, nola lankideena; eta ikertzaile nagusien, departamentu-zuzendarien eta erakunde bakoitzeko legezko ordezkariaren izenpea.

d) Ikertzaile nagusiaren/en curriculum vitae.

e) Ikertzaile-taldearen curriculum kolektiboa.

f) Beste ikertzaile batzuen curriculumak, dena delakoagatik –beren garrantzia edo osagarritasuna, edo ikertzaile nagusiarenaz bestelako diziplina batekoa izatea– berariaz ebaluatzea merezi badu.

g) Parte-hartzaile bakoitzaren NANaren kopia, eta parte hartzen duen zentro bakoitzaren IFKren kopia.

h) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50. artikuluaren 6. paragrafoak aipatu erantzukizunezko deklarazioa jaso beharko du eskabideak. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legeaz aldatu zen lege hura.

i) Jasotako edo eskatutako laguntzei buruzko adierazpenaz gain, diruz finantzatzea eskatutako jarduerei buruzko justifikazio xehatua eta beste deialdian lagundutako jarduerekiko harremana.

j) Bigarren eranskinean jartzen dituen printzipioak betetzearen aitorpena.

k) Proposamena esleipen-irizpideen arabera behar bezala baloratzeko egokitzat jotzen den dokumentazioa.

II. ERANSKINA
DEIALDIRA AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHAR DITUZTEN PRINTZIPIOAK

Deialdira aurkezten diren proiektuek honako printzipio hauek errespetatu behar dituzte:

a) Honako adierazpen eta hitzarmen hauetan ezarritako oinarrizko printzipioak: Helsinkiko Adierazpena (Munduko Medikuntza Elkartea), giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena, giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala, eta ikerkuntza biomedikoari, datu pertsonalen babesari eta bioetikari dagokienez Espainiako legedian ezarritako baldintzak.

b) Gizakiekin ikerketak egin edo giza jatorriko laginak erabiltzea eragiten duten proiektuek uztailaren 3ko 14/2007 Legean, Ikerkuntza Biomedikoari buruzkoan, araututakoa bete behar dute.

Era berean, lege horri lotuta egongo dira giza enbrioia jatorri duten zelulak eta ehunak edota horietatik eratorritako zelula-lerroak erabiltzea espezifikoki eskatzen duten ikerkuntza-proiektuak.

c) Saiakuntza klinikoak xede dituzten proiektuek otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute.

d) Animaliekin esperimentuak egitea dakarten proiektuek indarrean den legezko araubidean ezarritakoa bete beharko dute, eta, bereziki, urriaren 10eko 1201/2005 Errege Dekretuan, esperimentuak egiteko eta bestelako helburu zientifikoetarako erabiltzen diren animalien babesari buruzkoan, ezarritakoa.

e) Bestalde, genetikoki eraldatutako organismoak erabiltzea xede duten proiektuek honako hauetan ezarritakoa bete beharko dute: apirilaren 25eko 9/2003 Legea, genetikoki eraldatutako organismoak modu itxian erabiltzeari, nahita askatzeari eta komertzializatzeari buruzkoa, eta urtarrilaren 31ko 178/2004 Errege Dekretua, hori garatzen duen erregelamendu orokorra onartzen duena.

f) Agente biologikoak erabiltzea dakarten proiektuak, berriz, azaroaren 8ko 31/1995 Legean, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoan, eta hori garatzen duten errege-dekretuetan araututakoaren arabera egokitu beharko dira, agente biologikoak edukitzeari dagokionez izan daitezkeen arriskuak direla-eta.

g) Azkenik, material genetikoa hartzea edo trukatzea xede duten proiektuek honako hauetan ezarritakoa bete beharko dute. Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena, Elikadurarako eta Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Ituna, eta uztailaren 26ko 30/2006 Legea, Landaretegiko Haziei eta Landareei nahiz Baliabide Filogenetikoei buruzkoa.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala