Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
3039

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 12koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (484/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak (484/2011 prozedura laburtua) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2011ko irailaren 1eko Ebazpenaren kontra egiten du. Ebazpen horren bitartez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa prozedurako (2011ko urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) Epaimahai Kalifikatzailearen 2011ko ekainaren 6ko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zen. Eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2012ko ekainaren 12a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala