Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3038

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko proiektuetarako 2012ko diru-laguntzak eman eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2011ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko proiektuetarako diru-laguntzetarako deialdia egin zen 2012rako (2011ko abenduaren 29ko EHAA, 246. zk.).

Ebazpen horren 14.1 artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat hartuko du bekak emateko eta ukatzeko, eta ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Aipatu ebazpenaren 14.3 artikuluan ezartzen da ordezkoen zerrenda bat ere jaso daitekeela deialdi honetarako.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren argitalpen-proiektuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari zehaztutako zenbatekoaren arabera. Orotara, hogei mila (20.000) euro emango dira.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren argitalpenak ordezko izendatzea, bertan adierazten diren zenbateko zehatzen arabera.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren argitalpen-proiektuei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala