Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2012ko uztailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3035

AGINDUA, 2012ko ekainaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, M.ª Begoña Gana Camiruaga andreak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010; dotazioa: 10) izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Begoña Gana Camiruaga andrea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari postutik kentzea (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 10; destino osagarriko maila: 18.a; osagarri berezia: VI-A), administrazio honetan beste lanpostu bat beteko baitu.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2012ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 22a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala