Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
2916

IRAGARKIA, «Europako Informazioaren Euskal Tresnaren proposamenerako, aplikaziorako eta kudeaketarako Laguntza Teknikoa» zerbitzua –prozedura irekiaz– kontratatzeko lizitaziorena (Espedientea: 13/13S/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Zerbitzu zuzendaria. Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 13/13S/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: software, internet eta laguntzaren aholkularitza eta garapena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 10. puntuan adierazten da.

d) Burutzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik 2014ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 76.272 euro; BEZ (% 18): 13.728 euro. Guztira: 90.000 euro.

5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012-07-16.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012-07-17, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera: eskaintza teknikoa: 2012-07-30, 12:00etan; eskaintza ekonomikoa: 2012-09-10, 12:00etan.

a) Entitatea: Lehendakaritza (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea:: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

JOSÉ LUIS ARAMENDIA CORDÓN.


Azterketa dokumentala