Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
2911

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Debako Praileaitz I haitzuloa (Gipuzkoa), monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen uztailaren 17ko 120/2007 Dekretua aldatzeko espedienteari artxibatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Debako Praileaitz I haitzuloa (Gipuzkoa), monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu eta ondasunari dagokion babes-araudia ezarri zen 2007ko uztailaren 17ko 120/2007 Dekretuaren bidez (uztailaren 26ko EHAA, 143. zk.).

120/2007 Dekretua indarrean jarri zenetik, hainbat eskari jaso ziren Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean, bai haitzuloa bera eta bai haren ingurune mugatua babesteko ezarritako araubidea berrikusteko.

Euskal Kultura Ondareko zerbitzu teknikoek ere uztailaren 17ko 120/2007 Dekretua aldatzea komeni zela iritzi zuten, eta bertan eremukako zonifikazio berri eta zabalago bat proposatu zuten eta, ondorioz, eremu bakoitzean aplikatu beharreko babes-araubidearen zehaztapenak berriz definitzea.

Horregatik guztiagatik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2010eko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez, Debako Praileaitz I haitzuloa (Gipuzkoa) monumentu izendapenaz sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen uztailaren 17ko 120/2007 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eta interesdunei entzunaldia eman eta jendaurrean jarri zen.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egin ondoren, zenbait alegazio aurkeztu ziren instituzio, elkarte eta partikular batzuen aldetik, eta espedientearen izapideekin aurrera egin zen.

2012ko urtarrilaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 12/12 Epaiaren jakinarazpena jaso zen, 120/2007 Dekretua onartzearen ondoriozko ondare-erantzukizunari buruzkoa. Hori ikusita, bertan behera utzi zen Jaurlaritzaren Kontseiluak onarturiko dekretu bidez ia amaitzear zegoen prozedura, ongi ikusi arte ebazpen judizial horrek zer nolako ondorioak izango zituen 120/2007 Dekretua aldatzeko eta Praileaitz I haitzuloa babesteko hasitako espediente horren egoera administratiboan. Horren aurretik, 2011ko urriaren 27an, berandutze-salaketa bat aurkeztua zuen Rafael Pérez Beristain jaunak, Mutrikuko Natur Taldea ingurumen defentsarako plataformaren izenean.

Horri dagokionez, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeak 11.4 artikuluan dioenez, kalifikazio-espedientea 12 hilabete baino lehen ebatzi behar da, espedientearen hasieratik kontatuta. Epe hori igarotakoan, edozein interesdunek salatu dezake berandutzea, hiru hileko epean. Kasu honetan, Administrazioak hiru hileko beste epe bat izango du ebazpena plazaratzeko. Berariazko ebazpenik ezean, espedientea iraungi egingo da.

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Artxibatzea Debako Praileaitz I haitzuloa (Gipuzkoa), monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen uztailaren 17ko 120/2007 Dekretua aldatzeko espedientea. Izan ere, espediente hori iraungi egin da, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. Espedientea artxibatzeak ez du eraginik uztailaren 17ko 120/2007 Dekretuan, zeren eta osoki indarrean jarraitzen baitu.

Bigarrena.– Sailkapena aldatzeko espedientea artxibatzeko den ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, bai Debako Udalari (Gipuzkoa), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari ere, eta bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.

Hirugarrena.– 120/2007 Dekretua aldatzeko espedientea artxibatzeko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, guztiek honen berri izan dezaten.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen. Beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala