Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
2910

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideen izendapena argitaratzen duena.

Kulturako sailburuaren 2012ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez, arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen da.

Agindu horren 15. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeen osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela.

Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:

a) Sorkuntza-ekoizpenaren arloa:

Lehendakaria: Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Elena Vozmediano Peral

Fernando Golvano Gutierrez

Jon Mikel Euba Aurre

Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.

b) Sustapen-zabalkundearen arloa:

Lehendakaria: Mikel Toral Lopez, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Concepción Elorza Ibañez de Gauna

Iñigo Sarriugarte Gomez

Nekane Aramburu Gil

Idazkaria: María Jesús Cambra Contín, Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala