Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2903

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 18koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduak iragarritako hautaketa-prozeduran hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren hautaketa-prozeduratik kanpo geratu diren izangaien behin betiko zerrenda onartzen da (2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen. Agindu horren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, hautaketa-prozesuan onartua izateko baldintza orokorra da 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

6.1.2 oinarriak berriz, adierazten du epe bat irekiko dela 2012ko maiatzean, 1. edo 2. hizkuntza-eskakizunen baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiri bat daukatela kreditatzen duten izangaiek egiaztagiria eman dezaten, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku daudenak izan ezik (Hezkuntzako 1. hizkuntza-eskakizuna, Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskola ofizialetako euskararen gaitasun– edo aurreratu-mailaren agiria).

Era berean, Hezkuntzako 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuneko probak egiteko deialdia ezartzen du.

6.1.2.5 oinarriak adierazten duenez, eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez dutenek hautatze-prozesutik kanpo geratuko dira, baldin eta 2.1.f) oinarrian aurreikusitako erregimen iragankorra aplikatu ezin bazaie eta proba horretara aurkezten ez badira edo proba horretan «gai» kalifikazioa lortzen ez badute.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren aipatutako hautaketa-prozeduratik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Aipatutako behin-behineko zerrenda horren kontra erreklamazioak jartzeko epea amaituta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduak iragarritako hautapen-prozesuan hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzearren prozesutik kanpo geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda onartzea (2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen).

Bigarrena.– Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net -> EPE 2011-2012 Irakasleen kidegoak - Hautaketa-prozesuaren jarraipena - Kidegoa eta Espezialitatea - Emaitzak - Hizkuntza-eskakizuna.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala