Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2902

AGINDUA, 2012ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko azaroaren 16koa Aginduaren hogeita bigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2012ko urtarrilaren 10eko EHAA), honako hau

XEDATZen DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. eranskinean, destinoa esleitu zaien maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen zerrenda.

II. eranskinean, EAEko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuetan hautatuak izan direnen zerrenda. Pertsona horiek guztiak praktikaldiko funtzionario izendatzeko Aginduan esleitutako zerrenda-hurrenkeraren arabera ordenatuta daude. Bigarren eranskinean esleitutako destinoak emateko, behar izanez gero, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberetan erakusgai jarriko da, orobat, baietsitako eta ezetsitako ukoen eta erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, eta ezetsitakoen kasuan, horretarako arrazoiak aipatuko dira.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2012ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2012ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira maisu-maistrei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin.

Seigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako maisu-maistrek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.­ Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIéGUEZ.


Azterketa dokumentala